Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 OTS 26

DONOSTIAK KAMIOI ELEKTRIKOAK JARRIKO DITU ZABORRA BILTZEKO

Donostiako Udala zaborra biltzeko kamioiak eta ibilgailu elektrikoak flotan sartzea aztertzen ari da. Eneko Goia Donostiako alkateak, Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak eta Miguel Ãngel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak, FCCko arduradunekin eta Irizar enpresarekin batera, ibilgailuaren ezaugarriak ezagutu dituzte Alderdi Ederren.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak azpimarratu duenez, "Neurri honekin bi helburu bete ahal izango genituzke: hain kutsagarriak ez diren ibilgailuak gehitzea eta horrekin klimaren aldeko borrokan laguntzea, eta, bestalde, zerbitzu honek zamalanetan sortzen duen ohiko zarata murriztea".

Irizar enpresa gipuzkoarrak% 100 elektrikoa den kamioi bat garatu eta Udalari aurkeztu dio, "Irizar ie truck" delakoa, besteak beste, zaborra biltzeko aipatu den jarduera garatzea ahalbidetzen duena, kutsadura atmosferiko edo akustikorik sortu gabe. Kamioia FCC enpresarekin egindako lankidetzaren emaitza da. Enpresa hori hiriko hondakinen garbiketa- eta bilketa-kontrataz arduratzen da. Bartzelonan, Iruñean eta Vigon probak egin dituzte, baina Donostia izango da lehen udalerria bere flotan sartzen.

Beste abantailetako bat da ibilgailu ez kutsatzailea denez, bere eginkizuna betetzeko, emisio baxuen zonetara jo ahal izango duela, Udalak Airearen Kalitate Planaren barruan ezarri nahi dituenak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE