Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 EKA 08      IRAUNKORTASUNARI ETA KLIMARI BURUZKO URTEKO TXOSTENA 2021

DONOSTIAK INGURUMEN KALITATE MAILA EZIN HOBEAK MANTENTZEN DITU

Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, zehazki 2021. urteari dagokiona. Txosten horrek agerian uzten du hiria pandemia aurreko baldintzetara itzuli dela; baina, hala ere, Donostiako herritarren zenbait bizi-ohitura aldatu dituela pandemiak.

Iraunkortasunari buruzko Urteko Txostena klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta klima-aldaketarekiko egokitzapenaren ikuspegitik egin eta planteatzen da, Klima Aldaketaren Aurkako Donostiako Planean (DSS Klima 2050) ezarritako jarduera-eremuak kontuan hartuta. Azterlanak beste eremu erabakigarri batzuei buruzko informazioa ematen du, hirian bizi, lan egin eta hura bisitatzen duten pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea ebaluatzeko.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi du txostenak Donostiari buruzko azterketa egokia egiten duela, oro har. Horrez gain, hau ere aipatu du: «bizi-kalitateari buruzko item nagusiek datu positiboak ematen dituzten arren; ezin gara erlaxatu, batez ere klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten lagunduko diguten ingurumen-helburuak lortzeko orduan. Ez da Udalaren erronka bat, hiri osoarena baizik. Erronka kolektibo horri egunero egiten diogu aurre, politika publikoetan eta gutako bakoitzaren eguneroko zereginetan».

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE