Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2021 AZA 22

DONOSTIAK GABONEN MAGIA BERRESKURATU DU

Donostiak Gabonekiko ilusioa itzuli nahi du eta, horregatik, hiriak hainbat elementu izango ditu berriz ere, egun horietan bisitatzeko hiririk erakargarrienetako bat bilakatuko dutenak.

Noria handia izango da nagusi berriz ere Donostiako badian, Alderdi Eder parkean muntatzen ari baitira egunotan, eta Gabonetako Azokak, Europa erdialdekoen estilorik garbienean, Gabonetako apaingarri originalak, tokiko moda, produktu tipikoak edo tokiko artisautza eskainiko ditu, Urumea ibaiaren ertzean jarritako 40 etxola baino gehiagoko zirkuitu batean. Era berean, hiriak argiztapen berezi eta berritzailea izango du kaleetan zehar, eta herritarren arreta erakarriko duen ikuskizun sorpresa bat izango du.

Argiak pizteko eta Donostiako Gabonak inauguratzeko ekitaldia datorren azaroaren 26an izango da, Urumea ibaiaren ertzean egingo den ekitaldi berezi batekin.

Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak adierazi duenez, "aurten ahalegin handia egin dugu Gabonetako argiztapena handitzeko eta hobetzeko, pandemiaren ondoren normaltasun apur batean ospatzen dugun lehena delako, eta horrekin merkataritza eta ostalaritza suspertzen lagundu nahi dugulako, osasun-krisiaren ondorioz bereziki mugak jasan baitituzte. Gabonetako argi horietan 410.000 euroko inbertsioa egin da, 2019an baino % 4 gehiago eta 2020an, Gabonak pandemia betean ospatu ziren urtean, baino ia bi aldiz gehiago. Donostiarrek gozatzea nahi dugu, eta herritarrak Donostiara etortzea Gabonak igarotzera, herrialdeko iparraldeko opor-leku bihurtuta".

Donostia eta Donostia Turismoa sustatzeko ahalegina hiria neguko helmuga turistiko gisa kokatzea da, gure hiriko ehuna ekonomikoki bultzatuz, batez ere ostalaritza, merkataritza eta yurismo sektoreetan.

>>>> INAUGURAZIOA

Datorren ostiralean, azaroak 26, 18: 00etatik aurrera Gabonetako Merkatuaren inaugurazio eta argiak pizteko ekitaldia egingo da. Maria Kristina zubiaren ondoan izango da.

Ilargietako Musa edo dantzari bat, kolore aldakorreko heliozko puxikekin, ibaiaren gainetik hegan joango da, hainbat koreografia eginez. Azkenean 300 globo biodegradagarri botako ditu zerura. Ikuskizuna, segurtasunagatik, baldintza meteorologikoei lotuta egongo da, bai euriari bai haizeari dagokienez.

Ekitaldi honen ondoren, Gabonetako argiak piztuko dira 18: 30ak aldera eta jaiaren amaierarekin batera su artifizialen bilduma txiki bat egingo da ibaitik.

>>>>> GABONETAKO MERKATUA

Donostiako Gabonetako Merkatua Espainiako iparraldeko erakargarrienetako bat bihurtu da. Europa erdialdeko merkatu tradizionalen estilorik garbienean pentsatua, Gabonetako 27 etxola ditu, data horietako produktu tipikoz apainduak eta beteak: Gabonetako apaingarriak eta dekorazioa, artisautza, jostailuak, bitxigintza, moda eta gastronomia food-trucketan. Musika eta hainbat jarduera izango dira (haurrentzako tailerrak, abesbatzak, magia, jazz taldea, dantza...) merkatua girotzeko, eta beste 14 etxola izango dira Ramon Labayen plazan.

Gabonetako Merkatuak aurten ere pertsonak zenbatzeko dispositibo bat, argi ekoeraginkorrak eta beste smart soluzio batzuk izango ditu, pertsonen eta edukieraren inguruko datuak ematen dituztenak, pandemiaren bilakaerak zentzu horretan neurriak hartzera behartzen badu.

>>>> GABONETAKO MERKATUA ONLINE

Iaz Gabonetako Online Merkatuaren irekiera arrakastatsuaren ondoren, edizio honek bertsio digitala izango du berriz ere. www.dssmarketplaza.eus udal atariak atal berezi bat eskaintzen du, non Gabonetako Merkatuko erakusketariek beren produktuak salgai jartzen dituzte. Gabonetan produktu guztiek % 15eko deskontua eskaintzen dute; gainera, www.dssmarketplaza.eus webgunearen bidez erosketa bat egiten dutenek % 30eko hobaria izango dute, gutxienez 20 euroko gastutik aurrera, eta doako etxez etxeko garraioa izango dute.

>>>>> ARGIEN IBILBIDEA

Aurten, Donostiak bere Gabonetako argiztapen berezia izaten jarraituko du hiriko irudi ikonikoekin, hala nola Kontxako baranda, Chillidaren Haizearen Orrazia edo Basterretxearen eskultura. Duela urte batzuk hiriko ingeniaritzako ikasleek diseinatu zituzten elementuak ere badira, hala nola Urumea ibaiaren gaineko kuboak eta Maria Kristina eta Santa Katalina zubietatik igarotzen diren arkuak, ahaztu gabe aurten Alderdi Ederren, udaletxearen ondoan, dagoen Gabonetako bola handia. Badira ibiltzeko moduko beste argi-bola batzuk, hala nola Katalunia Plazan jarriko dena, argidun 3D objektuak eta argiztapen ikusgarria Maria Cristina Hotelaren fatxadan.

Nobedadeen artean, nabarmentzekoak dira Zurriolako zubiko farolak, Alde Zaharreko kaleetako argi-sabaiak, Easo plazako pergola argiztatua edo Konstituzio Plazako liburutegiko fatxada. Besarkada – Besarkada eskultura argiztatua ere mantentzen da, Iñigo Aristegui artista donostiarraren lana, Covid19aren ondorioz galdu ditugun pertsonak gogoratzeko.

>>>>> ATRAKZIOAK

Noria elementu nagusia da duela urte batzuetatik Donostiako Gabonetan. 36 metroko altuera duen noria da, 26 kabina erdi itxita izango ditu eta bidaia bakoitzean 156 bidaiari garraiatzeko gaitasuna izango du. Noria talaia ezin hobea da Kontxako badiaren ikuspegi onenez gozatzeko.

Noriatik gertu, Cervantes plazan, beste urte batzuetan Ramón Labayen plazan kokatu zen izei-zaldiko-maldikoa egongo da. 10 metroko karrusel bat da, boladuna, eta barruan haurrak doaz.

Hirugarren atrakzioa hamar metroko altuera eta 5 kabina dituen haur-noria da. Autobus-geltokiaren gainean egongo da, Maria Cristina zubiaren beste aldean, Gabonetako azokaren ondoan.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE