Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 ABU 20

DONOSTIAK EUTSI EGIN DIO, COVID-AREN KRISIA IZAN ARREN

Donostia Turismoak, Euskadiko eta Estatuko beste herrialdeek bezala, Covid-ak eragindako osasun-krisiaren ondorioak nabaritu ditu. Hala ere, uztailean, ekainarekin alderatuta, datuek hobera egin dute, nahiz eta duela urtebeteko datuetatik urrun egon oraindik.

Hala, Gipuzkoak eta Donostiak, Arabak eta Bizkaiak baino portaera hobea izan dute turisten sarrerari eta gaualdiei dagokienez.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, "Iaz erregistratutako datuetatik urruti ego narren, Donostian bisitarien kopurua gora doa pixkanaka, eta abuztuan bilakaera hori tinkotzea espero da. Zentzu horretan, bizi ditugun baldintzak kontuan izanda, albiste itxaropentsua da, pandemiak sektorean sortzen ari dituen ondorioak arintzen dituelako. Argi geratu da, beste behin ere, Donostia Euskadi mailan, turismoaren hiriburua eta motorra dela”.

EAEko hiru hiriburuetatik, Donostian % 39,7 jaitsi dira ostatu-gauak, Bilbon %62,9 eta Gasteizen % 54,8. Bisitarien sarrerei dagokienez, Donostian jaitsiera % 23,6koa izan da iazko datuekin alderatuta; Bilbon, aldiz, ia hirukoiztu egin da jaitsiera hori, % 60,8 sarrera gutxiagorekin, eta Gasteizen jaitisera % 49,4koa izanda.

"Estatuko turismoa da erantzuten ari dena, eta logikoa da hori, hainbat herrialdek beraien biztanleei bidaiatzeko gomendatzen dizkieten mugak kontuan hartuta", adierazi du Lagek, "Bisitari frantsesak Donostiari leial izaten jarraitzen dute”.

Turismo zinegotziak adierazi duenez, bisitariak erakartzeko lanean jarraitzen dute, batez ere, hurbileko bisitariak eta Estatukoak."Donostiak, zentzu horretan, erakargarri turistiko, gastronomiko eta kultural ugari eskaintzen ditu, askok oporrak igarotzeko aukeratzen dituztenak”. Hala, abuztuak datu onak ematea espero du, nahiz eta aurreko urteetako erreferentzietatik urrun jarraitu.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE