Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAR 04      MARTXOAREN 8A, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

DONOSTIAK EMAKUMEEK TOKIKO HISTORIARI ETA EKONOMIARI EGINDAKO EKARPENA IKUSARAZIKO DU

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, aldarrikapenerako egun garrantzitsua, mendeetako historiaren sinboloa. Martxoaren 8an, ehungintzako emakumezko langile batzuen feminizidioa ekartzen da gogora, duela mende bat baino gehiago erreta hil baitziren, New Yorken, haien lan-eskubideak aldarrikatzen ari zirela. Egun egokia da, halaber, berdintasun erreal eta efektiboa lortzeko borrokatu diren eta borrokatzen ari diren garai guztietako emakume guztiak gogoan izateko.

Berdintasuneko zinegotzi Ane Oyarbidek adierazi duenez, “2022 honetan, Udalak agerian jarri nahi du emakumeek historiari eta hiriari egindako duten ekarpenaâ€. Helburu hori jasota dago Donostiako Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean, eta hori lortzeko neurri eta proiektu asko biltzen ditu.

Oyarbidek adierazi duenez, “emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko bidean, ezinbestekoa da emakumeek eremu publikoan parte hartzea eta egiten dutena publikoki aitortzea. Urtez urte errepikatzen den lelo baten antzekoa da, baina ez dago sobera gogoratzea, Donostian ere, emakumeak gizonak baino gehiago garela kuantitatiboki, baina, zoritxarrez, atzetik jarraitzen dugula kualitatiboki. Oztopoak, desberdintasunak, kristalezko sabaiak eta beste hainbat oztopo haustea ezin utzizko helburua da oraindik ereâ€.

Donostiako Udalak martxoaren 8aren inguruko erakunde-adierazpen bat onetsi du, baina indar politikoek ez dute hura aho batez onetsi.

LANGABEZIA FEMENINOA DA ORAINDIK ERE

Martxoaren 8a dela eta, Udalak, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko eta Sustatzeko Zinegotzigoaren bitartez, jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldia bezperan izango da, martxoaren 7an, astelehena, 18: 00etatik aurrera, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Emakume langileek hirian duten papera aldarrikatzeko jardunaldia, hainbat profil profesional eta sozialekin.

Jardunaldi horretan, Marisol Garmendia zinegotziak Donostiako emakumeen lan-merkatuaren egoera azalduko du. Bertan, langabeziak emakume-aurpegia izaten jarraitzen du, eta emakumeen enpleguaren aldeko politika aktiboak nabarmentzen dira. Politika aktibo horiek 3 milioi eurokoak dira, prestakuntza profesionalari eta 2.000 emakume baino gehiagoren birlaneratzeari laguntzeko, bereziki 45 urtetik gorako langabeak.

Adibide bat jartzearren, joan den urtarrilean, Donostian langabezia-indizea biztanleria aktiboaren %8,6koa izan zen, ehuneko 1,6 puntuko genero-arrakalarekin. Nahiz eta arrakala hori Gipuzkoakoa (2,7) edo Euskadikoa (3,0) baino txikiagoa izan, emakumeak lan-merkatuan duen benetako desberdintasuna adierazten jarraitzen du. Marisol Garmendiak adierazi duenez, gizonak baino 1.000 emakume gehiago daude langabezian.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE