Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 EKA 16

DONOSTIAK BERE KALITATEA BERRETSI DU ETA PLATINOZKO ERRATZ BERRIA LORTU DU

Oviedorekin batera, kale garbiketagatik eta hondakinen kudeaketagatik sari gorena jaso du

Donostiak bere hamargarren Platinozko Erratza eskuratu du Madrilgo Ifeman ospatu den XVIII. Lehiaketan.

Oraingo honetan, nabarmendu da “hondartzetan isuriak eta flotatzaileen hauteman eta kontrol goiztiarra, FCCk, bide garbikuntzaren arduradunak, duen drone baten bidez. Drone horrek hiriko hondartzetan isuriak, izurriteak edo hondakinak detektatzen ditu, ingurumen-kalitatean eta hondartzen garbiketan eragina izan dezaketenak.†,epaimahaiaren aktaren arabera.

Platinozko Erratza honetaz gain, Donostiak bikaintasunagatiko diploma jaso zuen antolakuntzaren eskutik, hiriak dituen Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko Erratz sariak aitortuz.

Oviedorekin batera, lehiaketa honetako hiririk sarituena da. Platinozko Erratza Miguel Ãngel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak jaso zuen atzo Ifeman.

Euskadiri dagokionez, oraingoan ere Platinozko Erratza jaso zuten Gasteizko, Portugaleteko eta Gernika-Lumoko udalek, baita Txingudiko zerbitzuek ere.

Aurtengoa ATEGRUS Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen lehiaketaren XVIII. edizioa izan da, eta historian zehar mila sari baino gehiago eman dizkie Espainia, Mexiko, Txile, Argentina eta Peruko udalerri, aldundi, kabildo, autonomia erkidego, enpresa eta unibertsitateei.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE