Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2022 MAR 24

DONOSTIAK BAT EGINGO DU ”PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN, ETA LARUNBATEAN ARGIAK ITZALIKO DITU

Eraikin publiko nagusiek ordubetez itzaliko dute ornamentuzko argiteria

Datorren larunbatean, martxoak 26, Donostiak berriro itzaliko ditu eraikin publiko nagusietako argiak, “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiteko. Mundu osoan egiten den ekimen horrek 15 urte beteko ditu aurten.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi duenez, “argia itzaltzeko keinu hutsa baino zerbait gehiago da; batez ere, etorkizun jasangarri eta hobe baten alde egunero egiten den ahaleginaren sinboloa da. Badakigu ordubeteko itzalaldiarekin gutxi lortuko dela, baina nahikoa da geure buruari gogoraraztea edozein keinu txikik batzen eta laguntzen duela atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten, gure bizi-kalitatea hobetzen, ingurumenaren ikuspuntutik hobea den oraina eta etorkizuna lortzen".

2007an sortu zen "Planetaren ordua". Bada, gaur egun, munduko ingurumen-mugimendu handienetako bat da, eta bozgorailu bat eskaintzen die 200 herrialde baino gehiagoko milioika pertsonari eta milaka enpresa eta erakunderi.

Aurreko edizioetan bezala, udaletxeak, Konstituzio plazako liburutegiak, Urgull mendiak, Santa Klara uharteak, Victoria Eugeniak, Miramar jauregiak, Artzain Onaren katedralak, Santa Mariak, San Bizentek, San Telmo museoak, San Ignazio elizak eta Kursaalak onarmentuzko argiztapena itzaliko dute 20:30etik 21:30era, eta, horrela, herritarrei gonbit egingo diete ingurumenaren aldeko ekimen horretan parte hartzera.

Aurten, "Planetaren ordua" une bereziki garrantzitsu batean izango da. Gobernuen eta erakundeen arteko aliantza, anbizio handiagoa eta premiazko ekintza eskatzen dute 2030erako naturaren galera gelditzeko eta lehengoratzeko. Izan ere, 2030ean, Agenda 2030ek ezarritako garapen jasangarriko helburuak bete behar ditugu.

2022ko “Planetaren ordua” amaitu eta aste batzuetara, munduko liderrak Nazio Batuen Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Alderdien Konferentzian (COP15) bilduko dira, hurrengo hamarkadan baliatuko den naturarako ekintza globaleko planari buruz erabakitzeko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE