Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 MAI 12

DONOSTIAK ALKATE URBIL BAT BEHAR DU, HERRITARREI ENTZUNGO DIENA

Marisol Garmendia Donostiako alkategai sozialistak esan du Donostiak lidergo aldaketa behar duela. Lidergo hurbila, emakumezkoa, herritarrei entzungo diena eta donostiar guztientzat gobernatuko duena. Lidergo zentratua eta sektarismo politikorik gabea.

Goiak ez die Donostiako herritarrei entzuten, eta ez ditu kontuan hartzen, azken trafiko-aldaketetan gertatu den bezala. Ni alkate naizenean zeuden modura itzuliko ditut. Izagirrek ere entzungor egin zien donostiar gehienen interesei. Nik entzun nahi dut, partekatu nahi dut, sen onetik adostasuna eta akordioa bilatuz, Donostia gidatu nahi dut, pasioa eta hiri-anbizioa erabiliz.

Hautagaiak bere kanpainaren ildoak aurkeztu dit eta bere hauteskunde-bideoan protagonista dira hautagaiak zeharkatzen dituen hiriko kale eta plazak. Sozialistok oinak lurrean ditugu, paseatzen eta kaleetan ibiltzen gara, arreta jartzen dugu, entzuten dugu. Beti egin dugu, eta beti jarraituko dugu egiten», adierazi du.

Marisol Garmendiak adierazi duenez, hauteskunde-kanpainan zehar hiriko auzo gehienetan ibiliko da hiria hobetzeko proposamenak eta mezuak zabaltzen. Nire kanpaina leloa adierazpen bat da. Donostia Gehiago gure proposamenen espiritua laburbiltzen du. Ez gara konformatzen hiriko egunerokotasunarekin. Gehiago nahi dugu. Kultura gehiago, segurtasun gehiago, kolore gehiago, kalitatezko enplegu gehiago, alokairuko etxebizitza gehiago, bereziki gure gazteentzat, ilusio gehiago, anbizio gehiago...

Horretarako, hauteskunde-kanpaina guztietako euskarri tradizionalak erabiliko ditu, hala nola, liburuxkak postontzietan banatzea edo kaleko ekitaldiak. Baina horretaz gain bizikleta-txita bat ibiliko da hirian zehar, hauteskunde-mezuak era iraunkorragoan. Ingurumena, ekologia, nire helburuetako bat da. Izan ere, gure kanpainaren logoa kolore-petalak dituen lore bat da, aniztasuna, pluraltasuna eta bizitza erakusten dituena, azken urteetan izan dugu grisaren ordez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE