Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 OTS 06

DONOSTIAK 2 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO JASOKO DITU NEXT FUNTSETIATIK ESPERIENTZIA ENOGASTRONOMIKOAK HOBETZEKO

Hiriaren gaitasuna hobetuko duten proiektu eta ekintza publiko-pribatuak bultzatzeko 2.120.000 euro jasoko ditu Donostiako Udalak, esperientzia enogastronomiko jasangarri eta berritzaileagoak eskaintze aldera.

Marisol Garmendia Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duen bezala, "jatea eta edatea bezalako plazerak Donostiako historiaren eta kulturaren parte bananduezinak dira". Bisitatzen gaituztenek gero eta interes handiagoa dute produktuen jatorria, elaborazio prozesuak, arloko industriak eta abar ezagutzeko. Gure gastronomia- eta ardogintza-ondarearen balioa areagotzen duten esperientziak eskaintzeko aukera dugu. Jatetxe-jabeen eta ekoizleen arteko loturak finkatzea eta laguntza horien bitartez establezimenduak egokitzea da gure xedea, eskaintza hobetuz eta kontsumitzaile eta bisitariekiko harreman zuzena bultzatuz.

Deialdi honetan Estatuan hobekien baloratutako proiektuetako bat da eta balio kate osoan eragina izan nahi du, gastronomian bereziki arreta jarriz eta, horrela, hiriko turismo eredu berri bat garatuz. Hiriko sektore eta eragile ezberdinak kohesionatzea da helburua, bertakoen eta bisitarien arteko integrazioa erdieste aldera. Turismoa etorkizuneko erronkei erantzuteko gai den jarduera sozial eta ekonomiko baten eragile izatea du xede tradizioan eta lurraldean errotuta dagoen ikuspegi honek.

Eskaintza enogastronomikoa honela definitu daiteke: elikagaien lehen eta bigarren mailako ekoizleei, gastronomia-jaialdiei, jatetxeei eta leku espezifikoei bisitak egitea aurreikusten duen jarduera, non platerak dastatzea edo/eta elikagaien ekoizpenean espezializatutako eskualde baten ezaugarriekin esperimentatzea baita bidaiaren arrazoi nagusia. Turismo enogastronomikoak, beraz, produktu turistiko ugari biltzen ditu, eta horren barruan hainbat elementu erlazionatzen dira (turismoa, kultura, paisaia, natura, osasuna, gastronomia eta ardoak).

Cristina Lagé Turismo Jasangarriko zinegotziaren esanetan: "Donostiara etortzea eta gu bisitatzea erabakitzen dutenak gehien kitzikatzen dituen alderdietako bat gastronomia da, gure hiria gastronomiaren munduko lehen postuetan baitago eta abangoardiako gastronomiaren aldeko apustua egin du, betiere tradizioa eta tokiko produktuak aintzat hartuta. Arlo honetan, ekarpen zinez handia egin dezakegu".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE