Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 AZA 27

DONOSTIA KIROLAK KALISTENIA ETA PARCOUR PISTA BERRI BAT IREKI DU TXAPARRENEN

Producto Producto

Txaparrene pasealekuak baditu Donostia Kirolak jarritako kalistenia eta parcour pista berriak. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du.

"Guztira, 250 m2 dira, egunez egun gero eta eskari handiagoa duten hiri-kirolak egiteko. Kalistenia-pistak 12 elementu ditu, 100 m2 hartzen dituen zoladura indargetzaile baten gainean banatuta. Barra paraleloak, dominatuetarako barrak, flexioetarako aparatuak, abdominalak, eraztunak eta abar instalatu dira" esan du Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak.

Parcour pista, berriz, 150 m2-ko esparru batean eraiki da. Bertan, hainbat forma eta tamainatako hormigoizko 16 modulu instalatu dira, bai eta jarduera hori egiteko metalezko egitura bat ere. Ping pong mahai bat ere jarri da inguruan.

Kalisteniako eta parcourreko pista berri horiek, Donostia Kirolaren hiri-kirola sustatzeko estrategiari erantzuten diotenak, Intxaurrondo auzoko aire zabaleko kirol-gune handi bat osatzen dute, Txaparreneko frontoiak eta kirol-pistak dituena, baita ondoko Arrobitxulo parkeko pump track, parke bioosasungarria eta bolatokia ere, hori guztia bidegorriaren bidez komunikatuta.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE