Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 EKA 03

DONOSTIA 2022KO GABONETAKO EUROPAKO HIRIBURU BIHURTU DA OFIZIALKI

Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu bihurtu da ofizialki, gaur, ostirala, ekainak 3. Italiako Genova hiriak eta biek izango dute titulu bera. 2017an sortutako sari horrek Europako Parlamentuaren babesa du, eta bakea, bizikidetza, integrazioa, harmonia eta halako balioak defendatzen dituzten Gabonetako kanpainak aitortzen ditu. Izan ere, Europako proiektuaren bihotzean eta jatorrian daude balio horiek. Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan da saria emateko ekitaldia.

Gabonetako Europako Hiriburu titulua Henning Wegener Alemaniaren Espainiako enbaxadore ohiak eman du, eta Eneko Goia Donostiako alkateak eta Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak jaso dute. Azken hori arduratzen da, hain zuzen, Donostiako Gabonetako kanpainaz, Donostia Sustapenaren arduradun den heinean.

Eneko Goiak adierazi duenez “Donostiak esker onez hartu du izendapena, beste hainbat Europako hiriekin partekatzen dugun maila berean jartzen gaituelako. Opor garai bat baino askoz gehiago da Eguberria†gehitu du alkateak.

Marisol Garmendiak, berriz, hauxe adierazi du "Izendapen honek sendotu egiten du Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa, eta indartu"

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE