Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

BERRIAK

2021 URR 07

DISEINU JASANGARRIKO ALTZARIZ “JANTZI DA” CRISTINA ENEA

Cristina Enea parkean, finkaren hainbat lekutan, hiri-altzarien hainbat diseinu kokatu dira, BLOOM ekimenaren baitan, material jasangarrien bidez parkean integratzea bilatzen dutenak.

Marisol Garmendia Ekologia zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “ulertu dugu Cristina Enea parkea, txoko eta bazter interesgarriz betea, eszenatoki ezin hobea dela diseinatzaile gazteek beren lanak erakuts ditzaten, parkean integratuz eta ingurunearekiko interakzioa bilatuz, eta, aldi berean, ingurumena erabat errespetatuz, nola ez”.

Diseinuzko altzarien “erakusketa” honetan, Donostiako hainbat estudiok osatzen duten Moduz kolektiboko bederatzi sortzaile eta arkitektok parte hartzen dute, eta Donostiako Udaleko Ekologia Zinegotzigoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa dute.

Hala, parkeko hainbat espaziotan ikus daitezke diseinu-bankuak, pasabideak, zabuak, zuhaitz-espezie desberdinak identifikatzen dituzten panelak... naturarekin lotzeko eta Cristina Enearen garrantziari balioa emateko modu bat.

Azken asteotan, diseinatzaileek parkean bilatu dute beren sorkuntza kokatzeko lekua, eta, orain, beren sorkuntzak parkea eta aukeratutako lekua errespetatuz instalatu dira, erakusketa amaitu ondoren hondarrik gera ez dadin. Kolektiboko pieza batzuk Cristina Eneako behe-zelaian daude, urmaelaren ondoan, eliptikan... beti ere natura diseinu horiekin integratuz.

Erabilitako materialen artean buztina, egurra, harria, altzairua, soka eta loneta daude, besteak beste.

Erakusketa Cristina Enean egongo da hilabetez.

 

 

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE