Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAI 06

CRISTINA ENEA IGOTZEKO BIDEA KONPONTZEKO LANAK ABIAN

Hasi da Cristina Enea parkean ezponda eusteko eta igotzeko bidea konpontzeko obra, duela urtebete lurra irristatu zelako.

Miguel Ãngel Díez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak adierazi duenez, “mikropilotezko pantaila bat egiten ari dira bidearen ertzean, bideari eusteko. Gero, bide-zorua sendotuko da, eta gaur egun dagoen areka ere aldatuko da. Obra honen aurrekontua 102.000 €-koa da.â€

Mikropilote-pantailarako, egun hauetan zanga bat zulatzen ari dira bidearen ertzean. 41 metro luze eta metro erdi zabal dira, eta mikropiloteak jartzeko metro bateko sakonera dute, bidearen oinarri den ezpondari eusteko. Mikropiloteak 6 metroko sakoneraraino zulatuko dira, erdiak harkaitzean.

Bidean, hormigoi armatuzko lauza bat eraikiko da, eta, haren gainean, 5 zentimetroko lodierako nahasketa bituminosoa. Lanek 6 aste iraungo dute.

Obrak direla eta, ohiko igoerako bidea itxita dago, eta kartelen bidez identifikatu dira ibilbide alternatiboak.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE