Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URR 14

BERRIKUNTZAREN ASTEAK ESTATUKO BERRIKUNTZAREN HIRIBURU BIHURTUKO DU BERRIZ DONOSTIA

Donostiako Berrikuntzaren Astearen 8. edizioan, DSS Weekinn ekimenean, urriaren 18tik 22ra, 45 aditutik gora bilduko dira. Horiek guztiak adituak dira berrikuntzarako gako eremuetan, hala nola, zientzian eta teknologian, baina baita hezkuntzan, enpresa transformazioan edo talentuan ere, eta hiriaren ekimen honetan parte hartuko dute. Aurten, "Etorkizunera itzultzea" izango da ekimen honen gaia.

50 erakunde inguruk aktiboki parte hartzen duten edizio honetan, bizi dugun gizartearen eredu berri honi buruz jardungo da; izan ere, gizarte honetan, pertsonak eta teknologiak elkarrekin bizi dira eta historian aurrez inoiz gertatu ez diren transformazio handiak ekarri dituzte, konplexutasun handiko erronkak sortzeaz gain, baina baita aukera handiak ere.

Transformazio soziala eta ekonomikoa eragiteko eta Covid-ak sortutako krisiari aurre egiteko, berrikuntza funtsezko elementutzat jotzen duen estatuko hiri erreferente bihurtuko da Donostia. DSS Weekin Donostiako Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak antolatzen du Donostia Sustapenaren bidez, eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.

Ekitaldi irekia izango da eta publiko guztientzat dago pentsatuta. Bertan antolatuko baitira, besteak beste, Talentuaren Azoka –Donostiako punta-puntako 55 enpresak eta erakundek baino gehiagok 200 lanpostu kualifikatu eskainiko dituzte hiriko gazteentzat–; adituen jardunaldiak enpresentzat, hezkuntza eremuarentzat, ikertzaileentzat, ekintzaileentzat, etab.; herritarrentzako jarduerak, esaterako, aire libreko erakusketa bat Alderdi Ederren; zinea; kale ikuskizunak edo berrikuntzaren arloan gaurkotasuna duten alderdiei buruzko solasaldiak. Gai hauek landuko dira solasaldi horietan: osasuna eta biozientziak, emakumeak zientzian duen papera, enpresa emergenteak mundu digitalizatuan edo adimen artifiziala historiako teknologiarik disruptiboena izatea.

Hiriko alkate Eneko Goiak hau adierazi du: "hiriak bere ibilbide orrian markatuta dauka ezagutzari eta berrikuntzari laguntzea epe luzerako apustua egitea dela, eta egunerokoan landu behar dela". Gogoratu du Donostia produkzio zientifikoaren ehuneko handiena duten munduko berrehun hirien artean dagoela, "horrek erakusten du gai hau hiri gisa dugun proiektu estrategikoaren parte dela". Goiak hau gogoratu du: "Berrikuntzaren Astean partaidetza eta inplikazioa beti ezin hobeak izaten dira, eta horrek azpimarratzen du gai hauei buruz jarduten duen eta horiez kezkatzen den hiri bat dugula."

Sustapen Ekonomikorako zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi du: "DSS WeekINN Espainian ekitaldi berdingabea da, eta plataforma hau erabiltzen dugu agerian jartzeko, Donostia aspaldidanik berrikuntzaren alde egiten ari dela. Berrikuntzaren eta ezagutzaren alde irmoki egiten duen hiri bat gara, teknologia, ikerketa eta prestakuntza zentroen eta, batez ere, ekintzaileen ekosistema sendo bat baitugu. Edizio honetan digitalizazioaren eta teknologiaren bultzada aztertuko dugu, baina, batez ere, pertsonek egoera honetan duten papera aztertuko dugu, zeren eremu horietan aurrerapen asko izan arren, gizakia bakarrik da gai behar diren konexioak egiteko. Ez dut ahaztu nahi, aste honen barnean, urtero gure hiriak Donostiako enpresa berritzaileenei ematen dien sariaz, DSS INN sariaz, gure sarean indarra hartu baitu erreferente gisa. Eta, noski, bereziki nabarmendu nahi ditut emakumeari eskainiko zaizkion jardunaldiak; izan ere, zientzian eta teknologian erabat ahantzi da emakumearen papera eta DSS Weekinn ekimenaren edizio honetan merezi duen garrantzia jasoko du".

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE