Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 URT 22

AURTEN, SAN SEBASTIAN EGUNEAN, ALDE ZAHARRERA BERTARATUTAKOAK %67 GUTXIAGO IZAN DIRA

Smartkalea proiektuaren esparruko pertsonak zenbatzeko sistemak egiaztatu zuenez, 2021eko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, 17.957 sarrera eta 18.291 irteera erregistratu ziren Alde Zaharrean, guztira. Aurreko urtean, 2020an, egun berean, oraindik ez zen indarrean sartu Covid-19ak eragindako alarma-egoera; horiek horrela, orduan jasotako datuekin alderatuta, % 66 jaitsi dira sarrerak eta % 68 irteerak, guztira 53.589 sarrera eta 56.294 irteera erregistratu baitziren aurrekoan. Datuok jasotzeko, Alde Zaharreko kale nagusietan instalatu ziren sentsore batzuk erabiltzen dira, zeinak pertsonen joan-etorria zenbatzen duten. Sentsoreok Smartkalea proiektuaren esparruan eta Donostia Sustapenarekin koordinatuta instalatu ziren.

Ekonomia bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak esan zuenez, “Smartkalea proiektuaren zenbatze-sistema adimendunari esker, pertsonen joan-etorrien datuak denbora errealean izan ditzakegu eta, beraz, egoeraren erradiografia egin dezakegu unean bertan, kasu honetan, Donostiako Alde Zaharrean. Informazio hori oso baliagarria da udalkudeaketaren esparruko erabakiak hartzeko orduan, eta oso pozik gaude sistemaren fidagarritasunarekin. Gainera, nabarmendu behar da San Sebastian egunean Alde Zaharrean pertsona gutxiago egoteak donostiarren erantzukizun-maila altua erakusten duela, Covid-19ari aurre egiteari dagokionezâ€.

Urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, Alde Zaharrera sartu ziren pertsonen kopurua ere murritzagoa izan zela erregistratu zen. Hain zuzen ere, 16.353 pertsona egon ziren 2021ean, aurreko urteko 38.085 pertsonen aldean; beraz, % 57ko beherakada egon zen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE