Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAR 23

ATARIZAR KALEA KOEXISTENTZIA-BIDEA IZANGO DA

Eraberritzeak Zurriola Ikastolaren ondoko zatiari bakarrik eragingo dio

Astelehenetik aurrera, Bide Publikoen Zerbitzuak hobekuntza bat egingo du Atarizar kalean, Zurriola ikastolarekin bat egiten duen zatian.

Miguel Angel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, "kale-zati hori koexistentzia-bide bihurtu nahi dute, Zurriola ikastolaren inguruko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Izan ere, egunero haur asko joaten dira ikastolara, eta, haiekin batera, baita guraso edo zaintzaile ugari ere".

Horretarako, galtzadaren kota altxatuko da, kaleko espaloiekin berdindu arte, bai eta janda dauden zintarriak eta oinezkoen pasabideak ere, jarduketa egin ondoren ez baita horren beharrik izango.

“Obra erraza da, eta ikastola inguruko oinezkoen segurtasuna hobetuko du. Gainera, Fernando Sasiain eremuko haur-parkearekin konektatuko du inguru horiâ€, adierazi du Díezek. Jarduketa horren aurrekontua 30.610 euro da. Asfaltatzearekin batera, galtzada konponduko da. Izan ere, ikastolan egiteko zegoen lan hori, duela gutxi ikastetxean egindako obren ondorioz.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE