Zuzeneko artea, musika, postu komertzialak, janaria eta edaria bilduko dira Urriaren 6an, ostirala, Arcco Merkatal zentroan, “BERTAKO ZAPOREA MARGOTZEN†izeneko jardueran. San MartÃn Merkatuan izan zuen arrakastaren ondorioz 2. edizio bat ospatuko da. Kalea, ingurunea eta, kasu honetan, Arccoko Merkataritza Gunea dinamizatzea helburu duen ekimena da, eta tokiko markei, bertako saltokiei eta artistei ikusgarritasuna ematea helburu du.
Artista gonbidatuek, egunean zehar, tamaina handiko mihise batzuetan, beren sormenari bide emango diote, berentzat tokiko zaporeak, bertako produktuak, gure tradizioak eta sukaldaritzako kulturak duen esanahia azaltzeko.
Erakusketa horiekin batera, Arcco Merkataritza Zentroko lehenengo solairuan, era berean, tokiko marken merkataritza-postuak dituen hiri-merkatua egondo da, mota guztietako produktuak eskainiko dituena. Gainera, zuzeneko hainbat musika-emanaldik merkatua girotu eta dinamizatuko dute. Azokaren ordutegia: 11:00etatik 20:00etara izango da.
Ekonomiaren Garapen eta Enpleguko zinegotzi eta Merkataritzako arduradun Marisol Garmendiak tokiko merkataritzari balioa eman dio. "Auzo baterako oxigenoa da, hiri osorako. Bere inguruan eguneroko bizitza garatzen da eta gure eguneroko zereginari gainbalioa ematen dioten harreman sozial eta ekonomikoak antolatzen ditu. Auzoko merkataritza da, hurbilekoa, eta zaindu egin behar dugu. Enplegu-iturri dira eta aberastasuna ematen diote tokiko ekonomiari. Gainera, egokia da hurbileko merkataritzaren eta hiriko arte gaztearen arteko uztarketa, zalantzarik gabe, espero den harrera lortuko duena".
Arcco Berriko SL lehendakari Idoia Baranguan egiten duen balorazioa oso positiboa da "oso ekimen interesgarria da, tokiko produktuari, hurbileko merkataritzari eta gure musikari eta artista gazteei balioa ematen diena. Data bereziki gustatu zaigu, Arccoren 27. urteurrenarekin bat baitator. Ospakizunetan gaude!!! Hori dela eta, Arccoko merkatariok promozio eta deskontu bereziak eskainiko ditugu eta, gainera, "100 opari-txartel" zozkatuko ditugu bezeroen artean, urriaren 6tik 20ra bitartean egindako erosketengatik. Hona etortzera eta esperientzia berezi batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu".
Ekitaldia San Sebastián Shops hiri-merkataritzako plataformak antolatu du, Arcco Merkatal Zentroarekin, Amarako Merkatarien Elkartearekin eta Arteuparterekin lankidetzan. “Tokiko zaporea margotzea†ekitaldia Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoari, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker egin ahal izan da.