Donostiako Gobernuak bihar onartuko du Antso Jakitunaren hiribideko bikoitien espaloian berrurbanizatzeko proiektua. Proiektua laster aterako da lizitaziora, 1.356.415,98 euroko aurrekontuekin, eta 6 hilabeteko gauzatze-epearekin. Badirudi obrak datorren urtean egingo direla.
Urbanizazio berriak, aurreko proiektuak ez bezala, bi zuhaitz-ilarei eutsiko die hiribidearen alde horretan. «Espaloi horretako bizilagun askok hala eskatu digute, eta guk, borondate hori errespetatu eta hobekuntza-proposamenean sartu dugu», Ane Oyarbide Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez.
«Galtzadatik hurbilen dagoen zuhaitz-ilarak parterre bat izango du kalean zehar; hortaz, lekua egongo da zuhaitzak hazteko eta loreak eta landareak jartzeko, eta errepidea espaloitik bereiziko da, bakoitien aldean egin bezala. Erdiko zuhaitz-ilarak txorko indibidualen tamaina handituko du, zuhaitzak hobeto hazi daitezen.»
Antso Jakitunaren hiribideko bakoitien aldea 2019ko ekainean hasi zen hobetzen, eta 2020ko abenduan bukatu. «Ordu arte, bikoitien aldea alderik komertzialena zen, denda nabarmen batzuk zituen-eta, baina bakoitien aldean egidako berrikuntzarekin, erakargarritasuna beste aldera pasa zen. Hala, argi gelditu zen bikoitien aldean ere reurbanizazio bat egin behar zela, itxura zaharra baitzuen, bai eta adabakiak espaloian eta gaizki egindako elkarguneak ere», esan du Oyarbidek.
Hala, bada, espaloi hau funtsean aldatuko dugu. Eta, bide batez, edateko ur-sarea, saneamenduarena eta euri-urarena berritzeko aprobetxatuko dugu. Argi publikoak ere aldatuko ditugu, bakoitien aldearen antzekoak jarrita, eta telekomunikazio-sarea, hornidura eletronikoa, gasa eta dauden aziepiguturak ere berrituko ditugu. Kasu askotan, azpiegitura hauek 70 urte baino gehiago dituzte; hortaz, berrikuntzak behar dituzte.
Lan hauek eginda, hiribidearen alde honetako zoladura hobetuko da; Donostiako baldosa tipiko hexagonala jarriko da, zerrenda beltzekin. Bestalde, pastilla modukoak dituzten baldosak jarriko dira, oinezkoen bideetan eta hiri-altzariekin eta perimetro-azalekin topo egiten denean, ikusmen-arazoak dituztenenentzat gida moduko bat izanik.
Berrurbanizazioak honako hauek berrituko ditu: hiri-altzariak, autobusen markesinen geralekuak, Dbizi geltokia, paperontziak eta beste elementu batzuk, edukiontziak, kasu, elkarrekin jarriko direnak eta haietara jotzeko bideak izango dituztenak.