Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 URR 05

AMAITU EGIN DIRA ONDARRETAKO HORMAREN KONPONKETA-LANAK: 60 METRO INDARTU DIRA

Amaitu dira, joan den hilabetean, Ondarretako hormaren oinarrian, Eduardo Chillida pasealekuaren azpian, agertu zen pitzadura konpontzeko lanak.

Carlos García Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, "konponketa-lanak hasi zirenean, ikusi zen mareak eta olatuak hormaren oinarria higatzen hasiak zirela, eta behea jotzeko arriskua zegoela. Hori zela-eta, azkenean hormaren takoia indartzea erabaki zen, 60 metro luze, hain zuzen. Hala, lehendik zegoen petrilari jarraipena emanda, luzatu egin da, hormigoi armatuzko 90m³ erabilita."

Lanak 8 egunean egin dira, etenik egin gabe, irailaren amaierako marea biziak aprobetxatuz. Kostaldeen Zuzendaritzak gainbegiratze lanak egin ditu. Obra egiteko, hondeamakin txiki bat, dumper txiki bat eta bi kamioi erabili dira.

Obraren kostua 65.000 eurokoa izan da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE