Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 IRA 15

AMAITU DA HONDARTZA GARAIRIK EZOHIKOENA

Producto Producto

Irailaren 15ean amaituko da Donostiako hondartza garaia. Inoizko atipikoena izan da, eta baita laburrena ere, ohiko zerbitzu asko aldatu behar izan baitira COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz.

Hondartza garaia bukatutakoan, ez da zerbitzurik egongo hondartzetan, garbiketa eta baheketa zerbitzua izan ezik; lanok, ohi den bezala, urteko egun guztietan egingo dira, nahiz eta udan baino intentsitate gutxiagorekin izan. Hortaz, irailaren 16tik aurrera, ez da sorospen zerbitzurik izango, ez arropa gordetzeko kabinarik, ez hondartzainik hondartzetako sarbideetan edukieraren berri emateko, ez eta aulkiak alokatzeko zerbitzurik ere. Komunak erabiltzeko aukera izango da soilik, irailaren 30era arte.

HONDAKINEN BILKETA

Hiriko mantentze-lanetako zinegotzi Miguel Angel Díez sozialistak nabarmendu duenez, “aurten nabarmen jaitsi da hondakinen bolumena, batez ere, pandemiaren ondorioz hareatzetan ez delako kultura jarduerarik izan (Jazzaldia), ez eta jai ekitaldirik ere (su festak Aste Nagusian)â€.

• 111 tona zabor bildu dira, makina bahetzailearen hondakinak batuta.

• 7,5 tona zabor organiko; hala ere, hortik, % 13,71 bakarrik aprobetxatu ahal izan da benetan.

• 31,5 tona ontzi. Horietatik % 99,87 aprobetxatu ahal izan dira. Hondartzetako erabiltzaileek gehien erabiltzen duten hondakin birziklagarria da.

• 285 kilo beira; horietatik % 53 aprobetxatu dira, beste frakzio batzuekin nahasita ez zeudela eta.

• 83 kilo paper/kartoi jaso dira uharteko zakarrontzietan.

• 398 kilo flotatzaile, garbiketa ontziek bilduak, aurten ekainean hasi beharrean uztailean hasi baitira lanean.

• 2260 kilo zur, korronteek ekarriak eta hondartzetan utziak.

• 159 kilo pixoihal. Zakarrontzi horiek uhartean bakarrik jarri dira, hondartza guztietan halakoak banatzeko ardura zuen enpresaren hornidura arazo batengatik.

Aurten, gainera, uhartearen beheko aldean, hautsontziak jarri dira, eta erabiltzaileek ongi hartu dituzte. Hurrengo hondartza garaiari begira, indar gehiago jarri nahi dugu hondartzetara joaten direnek gutxien bereizten dituzten hondakinetan, azkenean horiek gainerako hondakinekin nahasten baitira zakarrontzietanâ€, nabarmendu du Díezek.

Azpimarratu beharra dago hondartza zerbitzuko eta garbiketa zerbitzuko langileek egindako ahalegina. Egunero garbitu eta desinfektatu dituzte, produktu biruzidekin, hala zakarrontziak nola hondartzetako iturri eta dutxak. Aipatzekoa da, halaber, hondartzainek sarbideetan izan duten garrantzia, batez ere Kontxan. Egunero udaltzainek lagun diete zeregin horretan. Esan daiteke, kasu bakan batzuk salbu, ez dela aparteko gertaerarik izan. Herritarren portaera ona izan da, ulertu baitute hondartzak ez zirela normal funtzionatzen ari. Oro har, kasu egin zaie megafoniaren bidez etengabe zabaldutako mezuei, agenteen jarraibideei, gorde dira distantziak, are hondarretan lekua markatuz... Esan dezakegu ondo atera dugula hondartza garaia aurreraâ€, nabarmendu du Miguel Angel Díezek.

Foru Aldundiak ezarritako “Nik Hondartzak†aplikazioa izan da hondartzetara joateko erabili den elementuetako bat. Udalak webgunean unean-unean jaso du Igeldoko eta Urgulleko kameren informazio guztia, hiriko hondartzen egoera eta edukiera ezagutzeko aukera emateko. Webguneak 50.000 bisita izan ditu guztira (49.599). Zerbitzu erabiliena itsasgoraren ordutegia izan da, eta, beraz, Kontxan sartzeko mugena (29.437 kontsulta gaztelaniaz, eta 2.912 euskaraz). Bisita gutxiago izan dituzte Zurriolako eta Ondarretako edukierei buruzko datuek, COVID kasuetarako protokoloak eta hondartzak erabiltzeko gomendioek.

Horrez gain, ohiz kanpoko urtea izan da zenbait marrazo eta tintoleta agertu direlako ere, kasu batzuetan bandera horia jarri eta bainatzeko eremua hustu behar izan baita. Bestalde, noizean behin, grafiti batzuk agertu dira Kontxako hegalkinean, eta udal lantaldeek garbitu egin dituzte.

HARRIAK KENTZEA

Aurtengo udan ere kendu dira harriak Ondarretako hondartzatik. Uztailaren 1etik irailaren 14ra, 3267 tona harri eta harea bildu dira. Plantan tratatu ondoren, hondartzara 652 tona harea itzuli dira, eta beste 200 tona daude hondartzan zabaltzeko prest.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE