Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2021 UZT 16

ALTZAKO KIROLDEGIKO OBREN AZKEN TXANPA

Producto Producto Producto Producto

Altzako kiroldegia erritmo onean doa bere lanak amaitzeko. Litekeena da obra zibila udazkenaren hasieran amaitzea, eta urte amaieran ateak irekitzeko instalazioen ekipamendua baino ez da faltako.

Marisol Garmendia bozeramaile sozialistak eta Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuetako zinegotziak 10.500 metro karratuko ekipamenduaren obrak bisitatu dituzte. Ekipamendu horrek barne eta kanpoko igerilekuak, saskibaloi eta gimnasia erritmikoko kantxak, gimnasioak eta beste hainbat kirol zerbitzu izango ditu.

Kiroldegi berriak argi naturala modu garrantzitsuan uztartzen du, batez ere saskibaloiko eta gimnasia artistikoko lau kantxak dauden goiko solairuan. Energia-eraginkortasuna ere nabarmentzen da, geotermia, klimatizagailu eta ur-metagailuen bidez.

Bi barruko igerileku dira, handiena 25x12 metrokoa, waterpoloa egiteko prestatua, eta kanpoko igerileku bat, lanak irailean hasi eta datorren udan prest izango dituena.

Marisol Garmendia sozialisten bozeramaileak azpimarratu duenez, "Altzako kiroldegia hiriko instalaziorik politenetako eta modernoenetako bat izango da. Altzatarrek laster gozatu ahal izango dute denbora luzearen ondoren. Itxaronaldiak mereziko du".

Kiroldegiak 14,6 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri kanpoko igerilekuko beste 1,9 milioi euro gehitu beharko zaizkio.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE