Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 API 27

8,5 MILIOI EURO JARRI ZITUEN IAZ DONOSTIAK HIRIAREN EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANERAKO

651 enplegu eta 181 enpresa berri sortzea ekarri zuen planak

Donostiako Udalak 8,5 milioi euro inguru jarri zituen 2021ean hiriko ekonomiari bultz egiteko, Hiriaren Ekonomia Suspertzeko Planaren bidez.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendia sozialistak adierazi du bereziki esanguratsuak eta onak direla planaren balantzeak ematen dituen datuak; 181 enpresa berri sortu eta gehienek (10etik 9k) hasitako jarduerari eusten diotelako, batetik, eta 651 enplegu berri sortzea ere (aurreko urtean baino % 14 gehiago) ekarri duelako, bestetik. Pandemiak kendu zion bultzada berreskuratzen ari da Donostia, muskulu ekonomikoa sendotzen ari da eta bide onean doa aurrera.

Hiriaren Ekonomia Suspertzeko Planak, izan ere, 2.456 enpresari lagundu dio, eta sortutako 181 enpresa berri horiek aurreko urtean baino % 26,5 gehiago dira. Hala, 224 pertsona ziren enpresa berri horietan (% 58 emakumeak, %46,2 30 eta 45 urte bitartekoak, % 63 unibertsitate ikasketadunak eta % 62,4 enpresaburu indibidualak) eta batez beste 12.000 €-ren inbertsioa izan zen enpresa sortu berri bakoitzeko.

Planaren aurrekontu osotik, 5,2 milioi euro zuzeneko laguntzetara bideratu ziren, batez ere zerbitzuen sektoreko enpresetara (merkataritza eta ostalaritza enpresetara, adibidez), planean ziren laguntza guztien % 47 jaso baitzituzten haiek.

“Enplegua izan da, eta da oraindik ere, Donostiako Sustapenaren helburuetako batâ€, esan du Garmendiak. Plan honekin 651 lanpostu berri sortu dira, eta horietatik % 65,6 besteren konturako enpleguak izan dira. “Gainera, enplegu berrien % 52 emakumeentzat izan ziren, % 42 35 urtetik beherakoentzat eta ia % 40 goi-mailako ikasketak zituztenentzatâ€.

Sortutako enplegu guztietatik, 63 enpresa berritzaileetan sortu ziren, eta lanpostu horien % 80 finkatu egin zen.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE