Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2022 MAR 02

400 IKASLE INGURUK PARTE HARTU DUTE DONOSTIA INNOVATION CHALLENGE EKIMENAREN 2021EKO EDIZIOAN

Talent House egoitzan izan da Donostia Innovation Challenge ekimenaren 2021eko edizioaren azken ekitaldia. Bertan, Donostiako 380 ikaslek hartu dute parte, hiria hobetzeko beren ideiekin eta proiektuekin.

Beren ideiak eta proiektuak garatzeko, ikasleek Donostiako hainbat zentro teknologikoren laguntza izan dute, adibidez, Biodonostia, Tecnum, Ikusi, Vicomtech, Developair, Ikor, Ceit, Domotek, Nuavis, Irisbond, Educareality, Naru Intelligence edo Cybersurgery. Horiek guztiek laguntza eman diete ikasleen ideiei, teknologia disruptiboak integratuz beren prototipoetan, adibidez, 3D inprimaketa, robotika aurreratua, errealitate mistoa, adimen artifiziala eta internet of things deitua.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak eskertu egin du “ikasle gazteen partaidetzaâ€, eta nabarmendu egin ditu aurkezturiko ideiak eta proiektuak “donostiarren bizitza kalitatea eta Donostiaren hiri garapena hobetzeko. Oraina zarete, baina etorkizuna idazten ari zarete, zuen etorkizuna. Zuen eta gainerako herritarren bizitza baldintzak hobetzen parte hartzea oso garrantzitsua eta eskertzekoa da. Zuen ideiak ez dira alferrikakoak izango. Seguru nago berandu baino lehen egi bihurtuko direlaâ€.

Bost hilabeteko lanaren ondoren, Donostia Innovation Challenge ekimenak bere sariak eta aitormenak eman ditu, 12 kategoriatan banatuta. Edizio honetan, Saint Patricks, Cebanc, Ceinpro, Nazaret Fundazioa, IES Altza BHI, Tecnun, Axular Lizeoa, Ekintza Ikastola, Aldapeta María Ikastetxea, UPV eta Deustuko ikasleek hartu dute parte.

Aurkezturiko ideia eta proposamenen artean hauek daude: mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzat ibilbide seguruak identifikatzeko app bat; itsasora botatzen diren isuri kutsatzaileak antzemateko sistema bat dronen bidez; etorkizuneko etxebizitza batean altzariak "ikusteko" betaurreko batzuk; arropa probagela birtuala; gailu bat gorrek mugikorraren bidez klase bat jarraitu ahal izateko; zabor edukiontzi adimendunak zaborra jasotzeko ibilbideak optimizatzeko; edo app bat erosketa berdea gauzatzeko zuzenean tokiko nekazariekin edo ekoizleekin.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE