Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2023 ABE 13

2023KO MERKATARITZAKO SARI NAZIONALETAN DONOSTIAKO HIRU SALTOKI SARITU DITUZTE

Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak ematen dituen Merkataritzako Sari Nazionalek Donostiako hiru establezimendu saritu dituzte aurten.

Hala, Merkataritza Txikiaren kategorian, Donostiako Indi & Cold saltokiak jaso du Merkataritzako Sari Nazionala, eta bi ohorezko aipamen jaso dituzte: Garrarte saltokiko Francisco Javier Flamarique, eta Calzados Tello, biak Donostiakoak.

Marisol Garmendia Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, "harro nago Donostiako hiru saltoki herrialdeko onenen artean egoteaz. Sari hauek Donostiako saltoki txikien kalitatea, berezitasunak eta ahalegina beren-beregi aitortzen dute. Zorioneko gaude, beste urte batez, Merkataritzako Sari Nazionalek sektoreak hirian egiten duen ahalegina aitortzen baitute, gure babes osoarekin.â€

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE