Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2020 ABU 28

12 EMAKUMEK FEMINISMOARI EGINDAK EKARPENA GOGORATUKO DUTE EGIAKO PASABIDEAN

Irailaren 1etik aurrera, Egiako pasabideko hormek mundu osoan ezagututako hamabi emakumeren ibilbidea eta feminismoari egindako ekarpena gogoratuko dute.

"Stencil" bidez egindako erretratu sorta bat da, plantilen bidezko teknika bat, eta horien gainean aerosol bidezko pintura aplikatzen da, formak edo irudiak sortuz, kasu honetan bezala.

"Stenzileko laborategian Kontadoresen parte hartzen duten gazteek egindako lana da, eta borroka feministarako 12 emakume ikonikotan oinarritu dute proiektua", adierazi du Duñike Agirrezabalaga Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

Plantilak martxoaren 8an jarri ziren, baina akats administratibo baten ondorioz, hiriko garbiketa-zerbitzuek kendu egin zituzten. Orain erakusketak beharrezko baimenak ditu.

Agirrezabalagak adierazi duenez, "Kontadoreseko gazteek gogoratu nahi izan dituzten emakumeen artean, guatemalarra eta Bakearen Nobel Saria, Rigoberta Menchú, pakistandarra eta Bakearen Nobel Saria, Malala Yousafzai, Wangari Maathai kenyarra, Bakearen Nobel Saria bera ere, Christina Koch astronauta amerikarra eta panderoko interpretea Maurizia Aldeiturriaga euskalduna daude. Egiako pasabidean egongo diren hamabiak, kausa feministari egindako ekarpenengatik nabarmendu dira ".

Erakusketa irailaren 1etik (asteartea) 13ra (igandea) egongo da ikusgai.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE