Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 EKA 04

URTEA AMAITU BAINO LEHEN HASIKO DIRA MARIA KRISTINA ZUBIA ZAHARBERRITZEN

Gobernu Batzarrak bihar (asteartea) onartuko du Maria Kristina zubiko elementu apaingarriak eraberritzeko eta garbitzeko lanen proiektua.

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak honako hau esan du: “Zubiaren inguruan denbora askoan aritu dira lanean: autobus geltokia egin da; ondoren, gunea urbanizatu da; eta zubiko azpiegitura propioak ere konpondu dira. Ondorioz, elementu apaingarriak zikinduta eta itxura zatarrarekin geratu dira. Txukuntzeko garaia da, zubia ikusgarri jartzeko”.

Zubiko dekorazio eta eskultura elementuak eraberritzea izango da lanen funtsa. Horretarako, erabat errespetatuko da dagoen ondarea; hau da, ez da inolaz ere zubiaren itxura bestelakotu edo aldatuko.

Zubian egingo diren lanek 761.259,73€-ko aurrekontua izango dute. Aurreikuspenen arabera, datorren astean aztertuko du gaia Kontratazio Mahaiak, eta ekainaren erdialderako onartuta egongo da lanen lehiaketa. Lanak azaroko lehen hamabostaldi inguruan hastea kalkulatzen da.

Zehazki, bi muturretan dauden lau obeliskoetan esku hartuko da. Hiru elementuren gainean finkatutako bobeda batek osatzen ditu obelisko horiek, eta edozein noranzkotan mugitzeko aukera ematen diete pertsonei. Kareharrizkoa da oinarria, eta erdiko gorputza, berriz, hormigoizkoa, harri artifizialen harlanduz estalia. Multzoa osatzeko, obelisko bakoitzak urre koloreko apaingarriak, zeramika eta kristal elementuak, kale argiak eta zaldi eskulturak ditu.

Zaharberritze lanetan hau da egingo dena: gatza, hautsa, zikinkeriak eta hegaztien kakak garbitu mekanikoki; biozida tratamenduak aplikatu; eraikuntzako elementuak konpondu eta zigilatu; eta pitzadurak eta hausturak konpondu. Obeliskoak saneatu egingo dira, eta okre kolorez margotuko dira; apaingarriak urre kolorez margotuko dira; zeramikazko ezkutuak garbitu eta konpondu egingo dira; eta zubiaren izena daramaten kristalezko begiak eta goiko aldeko kale argiak ere garbitu eta konpondu egingo dira.

Zubiaren estribuetan ere egingo dira lanak. Irudi apaingarri bat dute haiek.

Aingeru irudiko kale argi bat duten balkoi txikietan, dragoidun zeramiketan, forma askoko barandetan (batez ere dragoi buruak) eta dragoiz estalitako kale argietan ere esku hartuko da; hau da, zubiko apaingarri guztietan.

Zaharberritze proiektua Jose Luis Larrañaga Odriozolak idatzi du. Arte Ederretan lizentziatua da, zaharberritze espezialitatean, eta San Telmo Museoko zaharberritzaileek ikuskatu dute.

Maria Kristina zubia 1905eko urtarrilaren 20an inauguratu zuten. Hain zuzen, ibaia zeharkatzeko aukera ematen zuen egurrezko pasabide bat ordezkatu zuen. Jose Eugenio Ribera ingeniariak eta Julio Maria Zapata arkitektoak egin zuten proiektua, Marcelo Sarasola udaleko ingeniariaren eta Jose de Goicoa udaleko arkitektoaren parte hartzearekin. Urumea ibaiaren gainean dago, Norteko tren geltokiaren aurrean. 88 metro luze eta 20 metro zabal da, eta hiru arku apaldu ditu. Hormigoi armatukoa izan arren, itxuraz, harlanduzkoa da, haren paramentuak harri artifizialez estalita baitaude.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE