Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 UZT 16

UDALAK AMARA BERRIKO ESPAZIO PUBLIKOA BIRPENTSATZEKO PARTAIDETZA PLAN BAT AGINDU DU

Producto Producto

Auzoak eta Herritarren Partaidetza saileko zinegotzigoak Amara Berriko Espazio Publikoak Aktibatzeko eta Hobetzeko Plan bat egin dadila agindu du.

Donostiako alkateorde Ernesto Gascoren hitzetan, “Amara da hiriko auzorik jendetsuena, eta espazio publiko asko ditu, hala nola plazak eta parkeak, baina beharbada espaziook ez daukate horrelako jendegune handi bati berez dagokion adinako bizitza. Hori dela eta, gaur egungo egoeraren diagnostikoa egin nahi dugu auzotarrekin batera, eta beharrezko hobekuntzak eta neurriak ezarri nahi ditugu Amara Berri auzoa biziberritu dadin eta bizilagunak sozializatzeko espazio publikoak erabil ditzan”.

Paisaje Transversal enpresari agindu zaio plana, 18.000 euroan, Auzoetako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak jakinarazi duenez. “Enpresa horrek aurretik ere egin ditu lanak hirian; zehazki, Egia auzoan eta Amaran bertan, non merkataritza biziberritzeko azterlan bat egin baitzuen. Beste hainbat udaletarako ere lan egin du: Gasteiz, Kordoba, Madril, Malaga eta Zaragoza, besteak beste”.

Espazio Publikoa Hobetzeko Planean esku hartuko dute Amara Berriko bizilagunek, erakunde soziokulturalek, auzotarren elkarteek, auzoko ikastetxe publikoek eta eragile ekonomikoek (Super Amara, Arcco, Merkatarien Federazioa, DendaSS, Shopss San Sebastián...).

Plana 12 astean egingo da: auzoaren gaur egungo egoera eta defizitak aztertuko dira, auzotarren beharrak eta nahiak identifikatuko dira, eta estrategia eta egin beharreko lanak zehaztuko dira.

Ernesto Gascok adierazi du plan hau eztabaidatu eta osatzeko antolatu den partaidetza prozesua “osoa eta berritzailea” dela. “Zenbait bilera egingo ditugu auzoko elkarteekin, inkestak egingo ditugu, parte hartzeko ibilbideak antolatuko ditugu eta proposamenen mapa bat osatuko dugu esku hartu nahi duten amaratar guztiekin batera”.

Zehazki, Duñike Agirrezabalagaren arabera, “hasierako fasean bilera bat egingo da Udalarekin, jarduketaren esparrua eta planaren mugak definitzeko. Gero, partaidetza prozesu bati ekingo diogu, kalean inkestak eginez. Leku finko batzuk ipiniko ditugu Madrid etorbidean, Isabel II.a etorbidean eta José María Salaberria kalean; horrez gain, puntu ibiltari bat auzoan zehar ibiliko da auzotarren iritzia jasotzen. Elkarrizketak egingo zaizkie eragile estrategikoei, eta parte hartzeko tailer batzuk ere antolatuko dira”.

Asteburu batean (oraindik ez da zehaztu noiz), “elkarlaneko mapaketa bat” egingo da. “Auzoan zehar ibiliko gara erakunde eta pertsona interesdunekin, eta guneetan geldialdiak egingo ditugu egin daitezkeen hobekuntzak eta lanak aztertzeko eta eztabaidatzeko, mapez eta grafikoez lagunduta. Auzoko puntu batean mapa bat egongo da, eta hor jasoko dira sortzen diren ideia eta proposamen guztiak. Azkenik, hori guztia laburpen dokumentu batean bilduko da”.

Azken fasean, proposamenak baliozkotu eta aztertuko dituzten udal teknikari eta arduradunekin ideiak eztabaidatu ondoren, hobetzeko estrategiak finkatuko dira kartografiaren eta ideia bakoitzari buruzko fitxen laguntzarekin, eta, azkenik, behin betiko hobekuntza plana osatuko da.

Alkateordeak nabarmendu du espazio publiko batek kontuan hartu behar dituela irisgarritasuna, garraioarekiko eta errepide sarearekiko konexioak, oinezkoen segurtasuna, puntu beltz posibleen ezabapena eta espazioaren banaketa egokia; erosoa izan behar duela argiteriaren, garbiketaren, hiri altzarien eta zarataren ikuspuntutik; merkataritzarekin erlazionatuta egon behar duela; eremu berdeak eduki behar dituela; eta, are, sareetan presente egon behar duela auzoa bera zabaltzeko eta bertan egiten diren jardueren berri emateko.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE