Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 MAI 03

TALEN HOUSEK HARRERA-ZERBITZUA ZABALDU DU GARAPEN PROFESIONALERAKO DONOSTIAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUTEN PERTSONA GUZTIENTZAT

Duela zazpi urte sortu zenetik, 2.000 pertsonak (1.325 ikertzaile) hartu dute ostatu Talent House eraikinean, eta 511 lagunek Wellcome Service-a erabili dute.

Talent House harrera-plana Donostiako Alkateordetzak (Donostia Sustapenekoaren bidez) abian jarritako Donostia Connecting Talent estrategian kokatzen da, eta maila handiko ikerlarientzat ostatu hartzeko lehen aukera bezala finkatu da; gainera, akonpainamendu-zerbitzuak zabaldu ditu Talent Housen ostatu hartu dutenentzat ez ezik, garapen profesionalerako Donostiaren aldeko apustua egitea erabakitzen duten pertsona guztientzat ere. Modu horretan, Wellcome Service delakoak lehen arreta presentziala eskaintzen du hirira iristean, aholkularitza administrazio-izapideetan edo bikoteentzako akonpainamendu-zerbitzua garapen profesionalean.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “duela Talent House-ren inguruko zazpi urte bultzatu zen apustu aitzindaria kalifika dezakegu erabateko arrakasta bezala eta hirirako 2.000 ikertzaileko erakarpenari lagundu dio nabarmenki”.

Alkateordetzak talentuaren aldeko apustua egin du Donostiaren garapenerako funtsezko faktorea bezala, berrikuntzan oinarritutako ereduaren bitartez. Era horretan, apustuak hainbat erreminta ditu, eta horietako bat da Talent House Harrera Plana, tokiko I+G+b ekosistema eta hiria bera bultzatzeko sortua, profil oso kualifikatuak erakartzeko asmoarekin. Harrera-plana talentua erakartzeko eta talentuari eusteko ardatzaren barnean kokatzen da, eta Donostiatik kanpoko pertsonentzat nahiz tokiko talentuentzat da; hots, beste leku batean ikasten edo lanean denbora asko igaro ondoren hirira itzuli nahi dutenentzat.

Talent House Harrera Planeko zerbitzuen erabiltzaileen jatorria askotarikoa da. Datuen arabera, %77 atzerritarrak dira, 60 nazionalitate desberdinetakoak, eta %23 estatukoak. Jatorriko herrialde nagusia Errusia da, onuradunen %11rekin; ondoren, Alemania (%7), Italia (%7) eta AEB (%6) daude.

Talent Housen ostatu hartu dutenen batez besteko egonaldia 5,3 hilabetekoa izan da. Talent House programaren onuradunen %65a gure hirira bakarrik iritsitako ikertzaileak dira, %23 bikotearekin etorritakoak eta %12 familiarekin etorritakoak. Egoiliarren maila akademikoari dagokionean, %67 doktoreak dira haien gaietan.

Zazpi urte horietan, Talent Housek zerbitzua eman die hiriko 29 erakunde eta zentro teknologikori, ostatatze-premiak artatzeko. Nabarmentzekoa da UPV/EHU dela Talent Housen zerbitzuen eskatzaile nagusia (%23), eta, ondoren, DIPC, CICnanoGUNE eta CICbiomaGUNE daude.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE