Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

 
 

BERRIAK

2018 ABU 06

ANOETAKO ESKULTURAK BABESTU DITUZTE LANEK IRAUTEN DUTEN BITARTEAN

Anoeta estadioaren birmoldaketa lanek aurrera jarraitzen dute ziztu bizian. Estadioaren aurreko zabaldegi nagusia apaintzen duten bi eskulturak babestu ditu Donostiako udalak, makinen eta garabien joan etorriek eta obren mugimendu guztiak kalte egin ez diezaieten.

Lehena 2001eko uztailaren bostean ipinitako eskultura bat da, Aitor Zabaleta errealzalearen omenezkoa; izan ere, Atlético de Madrideko ultra batzuek erail zuten. Cristo Quintero tenerifetarraren obra da.

Aldiz, bigarrena Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuri-urdin ohiaren omenezkoa da. Gainera, Gijonen, 1981ean, Errealak Ligako titulua lortu zueneko 25. urteurrena ospatzen du eskulturak. 2006ko apirilaren 26an ipini zuten Anoetan.

Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkariak, Enrique Ramosek, honako hau adierazi du: «Bi eskulturak behar bezala eta kontu handiz enbalatu ditugu, kalterik paira ez dezaten. Anoetako barrutian, babestutako espazio batean, daude, eta, behin obrak amaitutakoan, berriro ipiniko ditugu; izan ere, errealzaleentzat karga sentimental handia dute».

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE