Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 EKA 29

EKIN DIOTE JOSE MIGEL BARANDIARAN KALEKO ESPALOIAK ZABALTZEARI

Producto Producto Producto

Aste honetan hasi dira Jose Migel Barandiaran kaleko espaloiak txukuntzeko obrak egiten. Uztailaren erdi alderako eginda izango dira.

Hain zuzen ere, zabaldu egingo dute institutuaren eta Añarbeko Uren eraikinaren arteko espaloi tartea. Orain den ertza kendu eta hormigoia botata zabalduko dute espaloia, eta beste ertz bat jarriko dute gero espaloiaren izkinan.

“Hiriaren inguru horretako irudia hobetzeko asmoa dugu obra honekin; izan ere, aparkalekua izateko pentsatuta zegoen lehen toki hori eta oinezkoentzako leku gehiago izatea nahi dugu orain, etxe eta ostalaritzako lokal batzuk bai baitira han eta terraza erosoagoak-eta izango dira obra honi esker”, hala esan du funtziotan den alkate Ernesto Gascok. “Ez da behin betiko esku-hartze bat. Saguesek ez dauka hirigintza aldetik izan behar duen bukaera edo erremate bat eta ez dugu hura baldintzatu nahi orain egindako obra batzuekin”.

Obrak honek hogeiren bat aparkaleku kentzea ekarriko du. “Baterian aparkatu beharrean ilaran aparkatzeko modua uztea ere pentsatu dugu; baina, azkenean, batere aparkalekurik ez uztea erabaki dugu, itxura zabalagoa izateko, hartara, espaloiak”, adierazi du Gascok.

Bi aste pasatuko dituzte hormigoia bota eta hura inprimatzen, baldin eta hartarako eguraldi aproposa izaten bada, behintzat; euriarekin ez da hormigoia botatzea komeni eta. Dena dela, hormigoia bota aurretik, euri ura biltzeko hodi berri batzuk ere sartuko dituzte.

Uztailaren erdi aldera beste itxura bat izango du inguruak: espaloi zabalagoak eta…

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE