Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE DONOSTIA

BULETINAREN HARPIDETZA

EGURALDIA DONOSTIAN

BERRIAK

2018 ABU 01

SANTA KATALINA ZUBIKO EZKUTUAK EZ DITU UDALAK PINTATU

Donostiako Udalak ez dauka zerikusirik Santa Katalina zubiko Gipuzkoako ezkutuak berriz pintatu izanarekin.

Bide Publikoetako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak, Alfonso Gurpeguik, honako hau adierazi du: «Asteburu honetan, ezkutuak berriz pintatu ditu iaz zubiko kaleargiak saneatzeaz arduratu zen enpresak, bere kabuz eta berak bakarrik, udalari galdetu gabe eta udala kontuan hartu gabe».

«Egia da, kaleargiak saneatu ondoren, obrak egin zituen enpresak ezkutuen koloreak aldatu zituela, eta Gipuzkoakoari kolore arrosa jarri ziola, eta horrek ez duela originalaren inolako antzik», adierazi du Gurpeguik. «Akatsa zuzendu behar zuela adierazi genion, baina teknikarien jarraibideak aintzat hartuta, haiek hainbat hilabete baitaramate ezkutuen zaharberritze lanetan. Nolanahi ere, bere kabuz egin du lan enpresak, eta egoera berri honekin egin dugu topo. Ezkutuen egoera, hobetu ordez, okertu egin da; izan ere, behin betiko zaharberritzeari ekiterakoan, pintura geruza berri hau ere kendu beharko dugu».

Enpresari espresuki ezkutuak berriz pintatzeari uzteko agindu diola adierazi du Gurpeguik.

Duela zenbait astetik hona, ezkutuen zaharberritzeari begira, horren aurretik egin beharreko lanetan ari da Donostiako udala. «Zaharberritzaileekin, heraldikako adituekin eta beste batzuekin hitz egiten ari gara; hala nola, Rosa Ayerberekin, hark ikerketa historiko juridiko bat egin baitu. Nahi duguna da hurrengo mantentze lanetarako irautea behin betiko ezkutuek», adierazi du Bide Publikoen arduradunak, eta erantsi du lanean hasteko beharrezko aurrekontuak eskatzen ari direla.

Azken egunotan margotutakoa ere ez datorrela originalarekin bat adierazi dute udal arduradunek: teilen hondoko zeru horia ez da agertzen ezkutuan, ez eta itsasoko olatuak ere, eta hiru teilen atzean ikusten den mendiaren tratamendua ere ez da egokia. Historiari eta heraldikari buruzko aholkularitza lanak amaitzean, behin betiko zaharberritzea hasiko da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE