Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2018 EKA 11

DONOSTIAN BERTAKO PRODUKTUEN LEHEN EGUNA EGINGO DA EKAINAREN 15EAN ETA 16AN, GURE HIRIARENTZAT ESTRATEGIKOA DEN SEKTOREA BULTZATZEKO

Datorren ekainaren 15ean eta 16an, Bertako Produktuen Eguna egingo da Donostian, Alkateordetzak eta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterrak antolatuta. Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, eta 50 erakundek parte hartuko dute; protagonista, berriz, tokiko produktuak izango dira. Larunbatean, karpa handi bat jarriko da Donostiako Boulevard-ean, eta, bertan, 30 postu inguru jarriko dira barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. saltzeko, den-dena gure ingurunean ekoiztua.

Ekoizle, elkarte, merkatu, enpresa, ikastetxe ezberdinek eta abarrek parte hartuko dute egun hori erakusleiho bilakatzeko, gure hirian estrategikoa izatera iritsi den sektorearentzat, Londres edo Amsterdam bezalako hiri handietako joera berriekin bat eginez.

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa nabarmendu du: "Bertako Produktuen Eguna ekimen berritzailea da, herritarren artean tokiko produktuen kontsumoa izaten ari den goren mailari erantzuteko asmoarekin antolatua. Ekosistema osoaren ikusgarritasuna ez ezik, gure hiriko eta inguruneko nekazaritzako elikagaien sektoreko banaketa-bideak ere sustatzen ditu, edota eskaintzan kilometro zero deitzen dena sartzen duten establezimenduen errekonozimendua. Egun hori egiteko erabakia agente eta erakunde askoren arteko lankidetzaren ondorioa da, elikadura osasungarriari eta iraunkorrari balioa emateaz gain, eredu horretan nabarmentzen baitira; hala nola, ikastetxeak, merkatuak, ekoizleak, banaketa-kateak, saltokiak, hotelak eta ostalaritzako establezimenduak. Guztiei gure eskerrak ekitaldia antolatzen inplikatzeagatik".

Halaber, tokiko produktuak egongo dira Bretxako eta San Martingo Merkatuetan eta hiriko saltoki ezberdinetan; egun horretan, beren eskaintza nabarmenduko dute dastatzeak, eskola-bisitak, showcookinga, musika, e.a. bezalako jarduera ezberdinekin.

Ostiralean, hilaren 15ean, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinek (Zurriola Ikastola, Loreka haurreskola, Zuloaga haurreskola, María Auxiliadora ikastetxea, María Reina ikastetxea, English School eta Mary Ward ikastetxea) beren jantokietan soilik tokiko produktuekin prestatutako menua emango dute. Bestalde, tabernek, jatetxeek eta hotelek tokiko produktuei balioa emango diete pintxo-poteen, gosarien eta produktu-sorten erakusketa eta zozketen bitartez.

Jardunaldia osatzeko, tailerrak antolatuko dira gastronomiako profesionalentzat, hitzaldiak ere egongo dira, 4 €-ko opari-txartelak (ostiralean, hilaren 15ean, jaso ahal izango dira Gipuzkoa plazako Puntu Dendan, 11:00etatik 18:00etara) merkatuan trukatzeko eta espresuki diseinaturiko oihalezko poltsa banatuko da bezperan Puntu Dendan nahiz Donostiako Sustapenaren stand-an, karpan bertan. San Martin eta Bretxako merkatuek ere bat egingo dute ekimenarekin, eta egun horietan burutzeko jarduera ezberdinak antolatuko dituzte.

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzen du sektorearen garapen ekonomikorako, kalitatezko lanpostuak sortzea eta gure inguruneko ingurumena errespetatzea.

Hona hemen Alkateordetzak antolatutako Bertako Produktuen Eguneko erakunde kolaboratzaileak: Behemendi, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Sareko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Aspagi, Tecnalia, Askora, Bretxa, San Martingo Merkatua, BM supermerkatuak, Erkoski, Diario Vasco, Zurriola ikastola, Loreka haurreskola, Zuloaga haurreskola, María Auxiliadora ikastetxea, María Reina ikastetxea, English School, Mary Ward ikastetxea, Txamarta garagardotegia, La Venta de Curro, La Baita, Maite Taberna, Ardandegi, María Cristina Hotela, Amara Plaza Hotela, Londres Hotela, Arrizul Hotela, Monte Igueldo Hotela, Astoria 7 Hotela, Ancla Taberna, Bully, Etxebe, Etxeberria, Kiki taberna, Kostalde, Txokolo, Ubarretxean, La Sevillana, Lur Lan, Barandiaran Harategia, Zapore Jai, Iñaki eta Jenny, Garrarte, B eta B artean eta Geltoki.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE