Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÃN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÃN

BERRIAK

2024 MAR 22

DONOSTIAK ARGIAK ITZALIKO DITU PLANETAREN ORDUARI LAGUNTZEKO

Bihar, martxoak 23 larunbata, Donostiak bere argi apaingarriak itzaliko ditu "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat eginez. Ekimen hori Sidneyn sortu zen 2017an, klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko arreta-dei gisa. Erreferentziazko 17.000 monumentu baino gehiagok, hala nola Eiffel Dorreak edo Erromako Koliseoak, argiak itzaliko dituzte ingurumena hobetzeko beharra gogorarazteko.

Juantxo Marrero Ekologia zinegotziak adierazi duenez, "argia itzaltzeko keinu hutsa baino zerbait gehiago da. Etorkizun iraunkor eta hobe baten aldeko eguneroko ahaleginaren sinboloa da. Argia ordubetez itzaltzea ez da irtenbidea, baina ongi etorria izan dadila itzalaldia, edozein keinu, txikia izan arren, batu eta atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten laguntzeko, gure bizi-kalitatea hobetuz, ingurumenaren ikuspegitik etorkizun hobeari begira ".

Horrela, 20:30etik aurrera eta 60 minutuz, Kontxako badiako, Santa Klara uharteko, Urgull mendiko, Udaletxeko, Miramar Jauregiko, Artzain Onaren katedraleko, Konstituzio Plazako eraikineko, Santa Maria, San Bizente eta San Inazio elizetako, San Telmo Museoko edo Kursaaleko Auditorioko argi apaingarriak itzaliko dira.

Mundu osoko ia 200 herrialdek parte hartzen dute La Hora de Planetan. Espainian bostehun bat dira, gutxi gorabehera, probintziako hiriburuak barne, kanpainarekin bat egin dutenak. Gainera, enpresek eta milaka pertsonak, banaka hartuta, beren etxeetako edo negozioetako argiak itzaltzen dituzte ordubetez.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE