Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2018 API 27

DONOSTIA UP! PLANAK, 9 MILIOI EURO BAINO GEHIAGOREKIN, BERE AURREKONTUARI %14 GEHITU DIO 2018RAKO

Planaren funtsezko ardatza pertsonak dira eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako bestelako kontzeptuak egituratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapenarekin maisu ildo gisa
Presentación del Plan en el Palacio de Miramar

Presentación del Plan en el Palacio de Miramar

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioaren kontzeptuen inguruan biratzen duen estrategia baten barnean. Planak jarraitzen du talentua erakartzearen eta atxikitzearen eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustua egiten, eta beste bi kontzeptu bereganatu ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

Ernesto Gasco Alkateordeak honakoa azpimarratu nahi izan zuen: "Donostia UP! 2018 plana berriz ere hiriko ekonomia hazkuntza jasangarria sendotzeko tresnatzat jo da. Aurten, neurri desberdinak uztartu dira, esaterako; enplegua eta kohesioa bezalako epe laburrerako estrategiak, eta baita ere hiri azkarra edo talentua eta berrikuntza bezalako etorkizunera begiratzen duten beste batzuk. Bestalde, aurtengo Planak genero berdintasunera eta enpleguaren kalitatera zuzenduriko zeharkako osagaia nabarmen zabaldu da"

Plan berria hiriarentzat funtsezkoak diren hiru esparruetako esku-hartzearen logika batetik proposatu da:

  1. PERTSONAK, gizarte ororen oinarri gisa. Pertsonei lagundu behar zaie garatzeko eta lan munduan txertatzeko, talentua sustatuz eta gizarte kohesioaren alde eginez.
  2. ENPRESAK, enplegua sortzeko eta gizarte eta ekonomia garatzeko funtsezko tresna gisa, balio erantsi handiagoa duten eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dutenak nabarmenduz
  3. LURRALDEA: alegia; auzoak, azpiegiturak, espazioak eta enpresen eta pertsonen jarduera hedatzen den eta SMART proiektuen garapenaren xede diren ingurua osatzen duten ekipamenduak.

Esku-hartze eremu hauetaz gain, Donostia UP! Planak hirirako funtsezko lau apustu planteatu ditu:

  • Berrikuntza sustatzea, lurraldeko enpresek eta entitateek euren jarduerak planteatzeko oinarri hartu behar duten funtsezko balio gisa. Horrenbestez, lehentasuneko xedetzat jo da balio erantsi handiagoa duten enpresa proiektuei laguntzea eta hiriko berrikuntza ekosistema sustatzea.
  • Talentuaren aldeko apustua, hirirako funtsezko aktibo gisa, lan merkatuan txertatzeko edo jarduera berriak sortzeko gaitasunak dituzten pertsonei nabarmen lagunduz.
  • Gaitasunen garapen horretan heziketa ezinbestekoa da, horrenbestez, plana nabarmentzen da gazteenen artean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dituzten hainbat programak dituzten hezkuntza etapetan.
  • Donostia garapen azkarra burutzen ari da, munduan erreferentzia den smart hiri bilakatu nahi du, hiriko zein auzoetako erronkei aurre egiteko aukera bideratzen duena, teknologiak eskaintzen dituen aukeren bidez.

Donostia UP! 2017 planean burutuko diren jardueren artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Donostia Innovation Campus programa abian jartzea. Programa horrek berrikuntza gaitasunak garatzen ditu hiriko ikastetxetan zein lan hezkuntzako eskoletan.
  • Donostia Desing Institute Zentre garatzea eta kaleratzea, hau da, maiatzean bi kurtsoekin eta master batekin bere jarduerari ekin egingo dion diseinu eskola. Urritik aurrera, eskolak ikasleei zein profesionalei zuzenduriko hiru prestakuntza programa eskaintzea aurreikusi du.
  • Explorer: une hauetan, Donostia Sustapena, Explorer programaren bidez, babesten ari den hamahiru proiektu daude mahai gainean.
  • Ekin+: Proiektu berritzaileak bizkortzeko prozesu intentsiboa Donostia Sustapenaren eta hiriko enpresa erreferenteen eskutik. Une hauetan azken edizioa amaitu berri da, bost proiektuen parte-hartzearekin.
  • Enpresekin Startups garatzeko eta laguntzeko akordioak
  • Talentua Itzultzeko Programa: itzulitako donostiarrak kontratatzen dituzten enpresetarako partidak.
  • Talentu Berritzailearen Programa: 35 urtetik beherako langile gaituak kontratatzea sustatzeko laguntzak, enpresako proiektu berritzaileak garatzeko
  • Ikertu Programa: 30 urtetik beherako langile gaituak kontratatzea sustatzeko laguntzak, ikerketan aurretiko esperientziarik gabe.
  • Bonu Teknologikoak: hirian kokatutako hainbat zentro teknologikok zenbait zerbitzu enpresen eskura jartzen du, besteak beste: Tecnalia, Ceit-IK4, Vicomtech,Tecnum, Biodonostia, CIC Nanogune eta Basque Culinary Center.
  • Innplanta Laguntzak: programa honek enpresetako proiektu berritzaileak sustatzen ditu zerbitzuak kontratatzeko, ekipoak erosteko edo enpresarako jarduera estrategikoak garatzeko diru-laguntzen bidez.
  • Enpresei laguntzeko programa ETE Tresna eskuratu ahal izateko. 2018. urtean, dagoeneko, Donostiako lau proiektu ontzat eman dira 1. Fasean eta beste bi proiektu 2. Fasean.
  • Egonaldien Programa. Proiektu berritzaile bat hirian garatu nahi duten nazioarteko ekintzaileei lekuz aldatzea, ostatua eta ekarpen ekonomikoa bideratzen die. Horrez gain, gaitasun handiko profesionalak erakarri nahi dituzten bertako enpresei laguntzen die adituen, entitateen eta Donostia ezagupen eta berrikuntza nodo gisa kokatzen eta sustatzen duten beste hirien arteko lankidetzen alde egiten du.
  • Connecting Talent Bekak. Donostiako 25 gazte oraintxe bertan beste herrialde batzuetara abiatzen ari dira, munduko erakunde hoberenenetan sei hilabetez beka batekin egoteko.
  • Berrikuntza Astearen-Weekinn 5. edizioa. Urriaren 22tik 26ra antolatuko da.
  • Tech Talks Zikloa. Gaur egungo gaiei buruzko solasaldia, esaterako, garapen teknologikoa edo ekonomia zirkularra.
  • Merkataritza lehiakorrago bilakatu nahi da, aholkularitza, prestakuntza eta laguntza programak abian jarrita, digitalizazioaren sustapenari eta IKTen ezarpenari garrantzi berezia emanez.
  • Gabonetako Azoka Handi bat instalatuko da berriz hirian, zonaldeak eta postuen kopurua handituz.
  • Hiriko zonalde gutxietsietan dendak irekitzeko laguntzak.
  • SmartKalea Santxo Jakituna kaleari aplikatzea eta Altzan proiektua guztiz ezartzea.
  • Replicate proiektua Urumea ibarrean proiektua ezartzea (Txomin).
PSE-EE DONOSTIA PSE-EE