Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.

VERSIÓN COMPLETA

VERSIÓN MÓVIL

PSE-EE DONOSTIA

SUSCRIPCIÓN AL BOLETÍN

EL TIEMPO EN DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

 
 

BERRIAK

2018 EKA 08

2018KO ASFALTATZE KANPAINAK 900.000 EURO INBERTITUKO DITU KALEAK ETA BIRIBILGUNEAK HOBETZEKO

Paseo de Errondo

Paseo de Errondo

2018. urteari dagokion hiriko kaleen aglomeratu kanpaina onartuko du datorren asteartean Donostiako Udalak.

Ernesto Gasco alkateordeak adierazi duenez, “14 kale eta biribilgune asfaltatuko dira guztira, ia 900.000 euroko aurrekontuarekin guztira, eta lizitaziora aterako da Gobernu Batzordeak onartu ondoren. Kasuren batean 25 urte ere asfaltatu gabe daramatzaten kaleak dira, zorua behar bezalako egoeran ez dagoenean egiten diren unean uneko konponketez haratago.”

Gascok esan duenez, kasuren batean autobusen eta ibilgailu astunen trafikoa jasaten duten kaleak dira, asfaltoa hondatuz, edo azkenaldian obra bat izan duten eta bertako asfaltoa behar bezalako egoeran jarri beharreko kaleak.

Kanpainan bildutako jardunak honako hauek dira:

* Ondarretako biribilgunea Zumalakarregi hiribiderako sarbideak, Matia kaleak eta Ondarretako tunelaren ahoak mugatutakoa

* Pio Baroja pasealekua Isturin kalerako sarbidearen eta Miramar Jauregiaren ondoko biribilgunearen artean

* Errondo pasealekua Podavinesko biribilgunearen eta Errondogaineko igoerako elkargunearen artean

* Errondo pasealekua Easo-Urbietarako sarbidearen eta Morlansko biribilgunearen artean

* Arbos Maisuaren kalea Osorik

* Alkolea kalea Egia kalearen eta Iberdrolako estaziorako sarbidearen artean

* Aldakoenea kalea Karmengo Ama kalearen eta Ametzagaina hiribidearen artean

* Berio pasealekua

* Aita Orkolagaren pasealekua Iturrietako Benten eta Txalin bidearen arteko glorieta

* Bertsolari Txirrita kalea

* Aita Donostia plaza

* Frantzia pasealekua Iztueta bidezubia eta Terminus hotelaren artean

* Egia kalea Mandasko Dukearen eta Alkolea-Ametzagaina kaleen artean

* José María Salaberria kalea Pedro Manuel Colladoren eta Podavinesen artean

Galtzadaren egoeraren arabera, honako tratamendu hauek egingo dira:

- Indartzea: 5 zentimetroko lodiera duen asfalto geruza zabalduta

- Saneatzea: 5 zentimetroko aldez aurreko fresatze lanarekin, fresatze tartea betetzea eta 5 zentimetroko lodiera duen asfalto geruzarekin indartzea

Betiere kontuan izanda jada asfaltatutako gainerako galtzadarekin uztartzeko modua, eta bertan dauden erregistro tapak, bolardoak, pintura horizontalak, eta abar.

Kanpainaren aurreikuspenaren arabera, 16 aste iraungo dute lanek, betiere eguraldi onak asfaltoaren itsaspena ahalbidetzen badu.

Kanpainaren aurrekontua 898.246,96 eurora iristen da.

PSE-EE DONOSTIA PSE-EE